HÍPICA Hace 6 años

Hasiberrien eta Promozio mailetako Nafarroako Kirol Jokoetako 1. fasea Añezkarren

Hasiberrien eta Promozio mailetako Nafarroako Kirol Jokoetako 1. fasea Añezkarren

Joandako igandean, hilak 12, Añezkar Hipika Kluban lehiatua izan zen Hasiberrien eta Promozio mailetako Nafarroako Kirol Jokoetako Ponien 1. fasea. Bertan 30 amazonek eta bi zaldizkok parte hartu zuten kimu eta hau kategorietan.

 

Hasiberriek lehiaketa ireki zuten eta soilik kimu kategoriako parte hartzaileak aritu ziren. Mendia Okariz eta Apache onenak izan ziren batez besteko %65eko puntuazioa lortuz eta Uxue Rodriguezen eta Aladinen aurrean amaituz. Asier Villela hirugarren izan zen Apache zaldiaren gainean ere bai. 

 

Ondoren, Promozio mailako 26 kideak aritu ziren.

 

Kimu kategorian azpimarratzekoa da Irene Jimenezen lan bikaina. Hain zuzen ere, bitan igo zen podiumera: Zodiaco zaldiarekin lehenengo postua lortu zuen, eta Antaresekin, hirugarrrena. Paula Escudero bigarren izan zen Antaresekin batera. 

 

Azkenik, haur kategoriako zaldizkoek eta amazonek lehia handiko txapelketa protagonizatu zuten. Lehengo eta hirugarren sailkatuen arteko diferentzia bi puntukoa izan zen. Anne San Segundok garaipena lortu zuen Aladinekin batez besteko %65.6ko marka lortuz; Isabel Larraz eta Aixa bigarrenak izan ziren %64ko puntuazioarekin eta Jimena Diaz eta Open hirugarrenak 400 milarenera.

 

Ikusi argazki galeria eta bideoak ondorengo esteken bitartez:

https://bit.ly/2vYUYKz

https://www.fnhipica.com/videos/

📸 Más imágenes