Talde katalanek irabazi zuten torneoko hiru kategorietan
11 klubako 14 taldek parte hartu zuten Zizur Hipika Zentroan ekainaren 14tik 16ra izandako Espainiako Horseball Txapelketako hiru kategorietan.
Parte hartzaileak: Iruña Horseball (nafarra), Serrat, West Fork, Banyoles, CEE Cardedeu, Malla eta Alforges (katalanak); Arklys eta Sharks (madrildarrak); Galicia (galegoa) eta Palenciako Glitters taldea.
Bi taldek parte hartu zuten 16 urtez azpiko kategorian. Gironako Alforges Camós taldeak eta Bartzelonako Horseball Malla Klubak hiru partida jokatu zituzten eta titulua Bartzelonara joan zen (9/5 - 6/6 - 8/4).
Zortzi taldek parte hartu zuten emakumeen lehian: Alde batetik, Serrat, Arklys, Galicia eta Glitters, eta bestetik, Sharks, West Forks, Banyoles eta CEEC Cardedeu. Serrat eta CEEC klubek finala protagonizatu zuten eta lehenak 7/6 irabazi zuen sartutako urrezko golarengatik. Sharks hirugarren izan zen.
Lehiaketa mistoan lau talde aritu ziren: Malla, Serrat eta Alforges katalanak eta Iruña Horseball nafarra. Serrat taldea berriro txapeldun izendatu zen finalean Malla 6/5 irabaziz. Nafarrek laugarren posizioan amaitu zuten.