Nafarroako Hipika Federazioak antolatutako Espainiako TREC Txapelketa lehiatua izan zen Zolina Hipika Kluban joandako irailaren 21ean eta 22an. Bertan 46 partaide aritu ziren: 41 Kategoria Ofizialean eta beste 5ak Ireki Kategorian.
Nahiz eta Extremadurako eta Gaztela eta Leoneko zaldizkoek eta amazonek lehiaketa menperatu, nafarrek ere distiratu zuten hainbat alditan podiumera igoz banakako eta taldekako lehiaketetan.
Banakako lehiaketa ofizialean Uxue Rodriguez hirugarren izan zen Capitan-en gainean Extremadurako Valeria Perez Castellano eta Nube PD txapeldunetik hiru puntura amaituz.
Modu berean, Ireki kategorian ere nafarroako ordezkariak protagonistak izan ziren. Bertan, Carla Fortin Iñurrieta eta Goldako Mapolka "izar batean" garaileak izan ziren.
Taldekako lehiaketan Nafarroa podiumera igo zen bi lehiaketetan. Bi izarretako modalitatean Gaztela eta Leon txapeldun izan zen, Nafarroa, bigarren eta Madril, hirugarren. Proba nagusian Gaztela eta Leoneko ordezkariek urrezko domina lortu zuten, Extremadura bigarren eta Nafarroa hirugarren izanda.
Sari-banaketa
Iruñeko Udaleko Kirol Zinegotzi Fernando Aranguren Retak, Errioxako Hipika Federazioko Ignacio Galarraga Casali Preisdenteak, Nafarroako Hipika Federazioko Presidenteordeak diren Ignacio Galarraga Casalik eta Jose Joaquin Jaurrieta Diaz de Ceriok eta Epai-mahaiko presidente Joaquin Fernandez Durok lagundu zuten sariak ematen.
Emaitza osoak ikus daitezke erantsitako dokumentuetan.