Iruñeko Udalak esker ona erakutsi zion Natalia Quintana iruindarrari Heziera Klasiko Egokituaren modalitatean Espainiako Txapelduna izateagatik.
Enrique Maya alkateak Quintanaren kirol ibilbidea azpimaratu nahi izan du udalbatzako beste kideekin batera Udaletxeko Harreren Aretoan. Omenaldi honetan Nataliaren entrenatzailea den Nicolas Escottek, Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jimenez Huartek eta txapeldunaren senitarteek eta lagunek parte hartu dute.
Ekainean 26 urteko gazte honek lehenengo postua lortu zuen Segovian izandako Espainiako Heziera Klasiko Egokituaren Txapelketako II. Graduko kategorian. Gauzak horrela, Nataliaren 8. titulua izan zen eta lehen "Liguster" eta orain "Wallino" zaldiekin lortu ditu. Orain duela 11 urte igo zen zaldi batean garuneko paralisiaren kontrako tratamendu gisa eta zen espero Errendimendu Handiko Kirolaria izateko aukera bihurtuko zela. Astero, Nataliak 6 ordu entrenatzen ditu eta ASPACEko community manager lanpostuko lanekin batera egiten ditu. Honetaz gain, Carlos III. Ikastetxe Teknikoko kudeaketa komertzialeko ikasketak egin ditu eta coach formakuntza jaso du zaldiak erabiliz.
Diziplina paralinpikoa
Heziera Klasiko Egokitua diziplina paralinpikoa da 1996. urtetik eta Espainian, Espainiako Hipika Errege Federazioaren barne dago 2009tik. Diziplina honen helburua da zaldizko/amazonaren eta zaldiaren arteko armonia bikaina lortzea reprise izeneko programa baten bidez. Desgaitasunen araberako kategoriak osatzen dira I. gradutik VI. gradura eta banaketa honen arabera pistako neurriak eta programa motak ezberdinak dira. Natalia Quintanak bere dominak irabazi ditu I. eta II. graduetan.