Irailaren 26an, larunbata, Santanderreko Esclavas Ikastetxeko Pabilioian "SANTANDER JUDO INKLUSIBOAREN I. JARDUNALDIA" egingo da.
Jardueraren zuzendaria Pablo Fernandez izango da, Maisu Nazionala, 5. Dan duena eta Errioxako Federazioko Judo Inklusiboaren arduraduna dena. Sonia Lopez hezkuntza behar berezietan aditua, pedagogoa eta abar ere izango da.
Jardueran, nahiz eta aurrez aurre ez izan, Arantxa Meca, Maistra Nacional, 7. Dan duena eta Nafarroako Judo Federazioko Judo Inklusibo Saileko zuzendaria denak ere parte hartuko du.
Goizez, teknikari eta begiraleentzako formazio jardunaldia izango da eta arratsaldez, judo egokituko jardunaldi irekia.