Abenduaren 12tik 14ra, Puerto de la Cruz hirian (Tenerifeko Santa Cruz) Gizonezkoen Karate Liga Nazionaleko eta Iberdrola Liga Nazionaleko Final Nagusia jokatu zen Karaten.
Goi-mailako hitzordu honetan, Kumiten, Naroa Ayerdi eta Leyre Pérez de Albéniz nafarrak txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren, junior -53 kg mailan; eta Iosune Urrak brontzea irabazi zuen senior -61kg mailan.
Arkaitz Valesek, junior -55 kg kategorian, lehen norgehiagoka galdu zuen, berriro lehiakatzeko aukerarik gabe.
Eta Kata Masterren, Iñigo Araizteguik eta Eva Descalsek brontzezko domina bana eskuratu zuten. Gainera, Arantxa Arizek galdu egin zuen lehen norgehiagokan eta Victor Crespok lehenengoa gainditu zuen, baina bigarren kanporaketan galdu egin zuen.
Azpimarratzekoa da txapelketa honek kategoria bakoitzeko zortzi lehiakide onenak biltzen dituela, kumite modalitatean, eta hamabi onenak katan.
Zorionak!