Larunbat goizean, urtarrilaren 10ean, Kata eta Kumiteko hastapen ikastaroa egin zen Donibane Kirol Elkarteko tatamietan.
Giro ezin hobeaz gozatu ahal izan zen, non haurrek ikasi, praktikatu eta batez ere primeran pasatu zuten.
Saioa gure hautatzaileek eman zuten:
- Borja Santesteban – Kata
- Luis Gainza – Kumite
Eskerrik asko familia guztiei konfiantzagatik, eta zorionak karateka txikiei jarrera zoragarriagatik!