Pasa den asteburuan Valdepeñasen 900 karateka bildu ziren Gizonezkoen Karate Liga Nazionalean eta Emakumezkoen Iberdrola Liga Nazionalean. Espainiako Karateko Errege Federazioak (RFEK) antolatzen zuen kadete eta senior mailetarako hitzordua.
Iosune Urra nafarrak (Karate Berriozar) brontzezko domina lortu zuen kumite senior -61 kg kategorian Ligako lehen fase honetan. Zorionak!
"Kumite Senior Fem <61kg" podiuma honela osatu zen:
- 1.a Mar Trenado Martínez (Andaluzia)
- 2.a Carmen García Rodríguez (Aragoi)
- 3.a Iosune Urra Beraza (Nafarroa)
- 3.a Mónica Camarero de la Hera (Euskadi)
Informazio guztia kontsulta daiteke ondorengo estekaren bidez:
https://livesportscoring.com/2026/RFEK/LNK2026_J1F/