Urko Primiciak eta Iosune Urrak brontzezko domina irabazi zuten kumite <60kg eta <61kg, hurrenez hurren; eta Nafarroako kata taldea 5. izan zen.
Pontevedrako Kirol Jauregian egin zen, martxoaren 27tik 29ra, Espainiako Karate eta Parakarate Txapelketa absolutua.
Hitzordu horretan, bederatzi kirolarik ordezkatu zuten Nafarroa:
- Iosune Urra (Emakumezkoen Kumite Senior. <61kg)
- Iker Lafón (Gizonezkoen Kumite Senior. >84kg)
- Iván Villafranca (Gizonezkoen Kumite Senior. <84kg)
- Julen Sexmilo (Gizonezkoen Kumite Senior. <75kg)
- Urko Primicia (Gizonezkoen Kumite Senior. <60kg)
- Asier García (Gizonezkoen Kumite Senior. <60kg)
- Ander Jiménez (Gizonezkoen Kata Senior.)
- Iker Torrens (Gizonezkoen Kata Senior.)
- Enrique Tabar (Gizonezkoen Kata Senior.)
Eta Urko Primicia eta Iosune Urra izan ziren podiumeko hirugarren mailara igotzea lortu zutenak, bakoitza bere kategorian.
Primiciak podiuma partekatu zuen Unai Chica valentziarrarekin (1.), Hugo Alvárez asturiarrarekin (2.), eta Jorge Pérez madrildarrarekin (3.); eta Urrak Eva Otero asturiarrarekin (1.), Mar Trenado Gaztela Mantxakoarekin (2.) eta Laura Pastora aragoarrarekin (3.).
Gainera, Nafarroak 5. postuan amaitu zuen gizonezkoen senior mailako taldekako katan.
Zorionak!
Emaitza guztiak (RFEK):
https://livesportscoring.com/2026/RFEK/RFEK2026_Absoluto/
Argazkiak: RFEK