KARATE Hace 9 años

Nafarroako Jokoetako jardunaldi finala Kimu, Haur eta Gazte-kategorietan

Nafarroako Jokoetako jardunaldi finala Kimu, Haur eta Gazte-kategorietan

Nafarroako 2. Jardunaldia gozatu genuen pasa den larunbatean, maiatzak 4. Kata diziplinan 114 partaideak bildu ziren kimu, haur eta gazte kategorietan. 

Honetaz gain, Noaingo kiroldegira hurbildu zirenek gozatu ahal izan zuten Nafarroako 4. Benjamin Kata Txapelketa (Nafarroako Jokoetako lehiaketatik kanpo adinagatik). 

Haiek izan ziren jardunaldia ireki zutenak ezarritako 4 tatamietan eta Gimnasio Bonafau II-eko Raquel Benitez eta Club Natación Pamplona-ko Daniel Ibarra nagusitu ziren.

Empi eta Noain-en garaipen bikoitza

Etxekoek irabazi zuten gizonezko kimu eta haur-kategorietan eta Centro Deportivo Empikoek gauza bera egin zuten emakumezko kategoria horietan. Hain zuzen ere, Marín Medina anaiek lortu zuten garaipena, Raúl kimuetako indartsuena izanda, eta Iker, berdina egiten haur-kategorian. Emakumezko lehiaketan, Donibane auzoko gimnasioak titulua lortu zuen Leyre Del Arbol eta Bidane Ayúcar-ri esker.

Irabazleen zerrenda bete zen gazteetan Uharte Klubako Itziar Lasaren garaipen landutarekin, eta gizonezkoetan, Adaka-ko Urko Primicia podiumeko tokirik altuena igotzen.

Sailkapen Orokorra

Emaitza hauek, otsailaren 19ko Barañaingo Kumite 1. jarnaldikoekin batera Sailkapen Orokorra osatzen dute:

• Kimu kategoria: Nahia Argüelles (Bonafau II) eta Raúl Marín (Noain)

• Haur kategoria: Bidane Ayúcar (Empi) eta Aimar Martínez (Adaka)

• Gazte kategoria: Itziar Lasa (Uharte) eta Urko Primicia (Adaka)

• Kiroltasuena: Claudia Ballaz (Kanku)

• Klub hoberena: Gimnasio Bonafau II


Partaideak: Adaka, Berriozar, Bonafau I, Bonafau II, Empi, Club Natación, Echavacoiz, Huarte, Kanku, Mutilva, La Ribera, Lagunak, Noain y Lodosa.

 

Sailkapen guztiak atxikitutako agirietan ikusi ahalko dituzu

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados