KARATE Hace 9 años

Brontzezko domina Nafarroako Selekzioarentzat Espainiako Haur Txapelketan

Brontzezko domina Nafarroako Selekzioarentzat Espainiako Haur Txapelketan

Pasa zen asteburuan Kordoban ospatu zen Epainiako Haur Txapelketa eta 14 ordezkari nafarrek parte hartu zuten, batzuk kategoria honelako lehiaketetan estrenatuz.

 

Brontzezko domina sufritua

 

Gure altxadi onena Raúl Marín Medina noaindarrarena izan zen brontzezko domina lortuz Kimuen Kata mailan.

 

Raúlek parte hartu zuen iaz txapelketa honetako benjamin kategorian eta aurten, sortzi urterekin lehendabiziko txandatik libre atera ondoren Esteban García Jiménezen kontra lehiakatu zuen. Aurkari zaila andaluziarra martxoan Andaluziako Selekzioko taldekideekin batera Cáceres Diputazioko Lehiaketako txapelduna izan zen eta.

 

Raúlek duelua galdu zuen baina García finalean sartu zenez, nafarra deituta izan zen bigarren-aukera izateko. Noaingo Klubakoak oportunitatea aprobetxatu zuen eta Valentziako Javier Blesa 5/0 irabaziz 3. txandara pasa zuen iazko emaitza gainditzen. Hurrengo txandan markagailua errepikatu zuen Madrilgo Juan Manuel López aurka eta bigarren-aukerako azken dueluan berriro madrildar bat izan zuen bere aurrean.

 

Gerriko Akaz jantzita (gorria) jarrera irmoaz sartu zen guztia ematera Kordobako tatamira guztia eman eta aurkariari presioa sarzteko nahian. Nafarrak kalitatezko “Heian Godan” egin ondoren, madrildarrak bazekien akatsek prezio handia izango luketela. Eta horrela izan zen. "Pinan Godan" egiterakoan, lehenengo Kiai-n (ohiuka) oina luzatu zuen gehiegi, zentimetro batzuk besterik ez, eta epaileek izan zuten azken hitza.  

 

Bostek ikur gorria altzatu zuten eta Raúlek gauza bera egin zuen bere beso txikiekin. Poz-pozik ospatu zuen brontzezko domina Nafarroako delegazio guztia.  

 

Raúlenarekin batera, Josune Urra Beraza, Maialen Torres Fernández, Aimar Martínez Caro, Bidane Ayúcar, June Zandueta, Iranzu Moreno Lasa, Maialen Torres Fernández eta Maider Aiesa Villanuevaren lehiaketa azpimarratzekoak izan ziren ere bai. Etorkizun handiko harrobia Nafarroakoa.

📸 Más imágenes