KARATE Hace 8 años

Hiru domina Nafarroarentzat Espainiako Kenpo Txapelketan

Hiru domina Nafarroarentzat Espainiako Kenpo Txapelketan

Pasa zen apirilaren 1ean Guadalajaran ospatu zen Espainiako Kenpo Txapelketa eta kirolari nafarrak hirutan igo ziren podiumera hiru brontzezko domina lortzen. 

 

Zaira Latasa izan zen gure altxadirik onena hirugarren posizioan bi kategoria ezbedinetan. Lehenengo brontzeko domina Senior Puntura Borrokaldian 70 kilo baino gutxiagoko kategorian lortu zuen, Sonia Martos eta Ángela Polaina andaluziarren atzean bukatu ondoren.  

 

Zairaren bigarren domina Senior Jarraitutako Borrokaldian 62 kilo baino gutxiagoko kategorian iritsi zen, non nafarrarekin batera podiumera igo ziren Laura Esteban andaluziarra urrezko domina lortzen eta Argitxu Zubillaga euskalduna zilarrezkoarekin.  

 

Nafarroako Beñat Yancik ere sartu zuen brontzezko domina maletan etxera itzultzeko. Junior Puntura Borrokadian 68 kilo baino gutxiagoko kategorian igantziarrak lan bikainari esker hirugarrena amaitu zuen lehiaketa. Soilik Oihan Badiola errentiarrak, urrezko domina lortu zuenak eta Julián Rubio andaluziarrak (zilarrezkoa) aurreratu ahal izan zuten karateka nafarra.

 

Atxikituta dagoen dokumentuan emaitza osoak kontsultatu ditzakezu. 


📄 Documentos relacionados