KARATE Hace 8 años

Nafarroako Kenpo Txapelketa Elizondon

Nafarroako Kenpo Txapelketa Elizondon

Nafarroako Kenpo Txapelketa lehiatu zen maiatzaren 27an Elizondoko Kiroldegian. Nafarroako Karate Federazioko diziplina elkartuak 130 lagun bildu zituen. Han zeuden lehiakideak, laguntzaileak eta arbitroak.

 

Lehiaketa antolatu zen lau tatamitan eta goizeko 9etatik, Kata, Kata Armarekin, Defentsa Pertsonala eta Borrokaldia modalitateak lehiatu izan ziren kategoria guztietan. 

 

Lehia handiko txapelketa izan arren, lau lehiakide nagusitu ziren beraien sekulako lanari esker. Gainera, podiumeko tokirik altuenera igo ziren hainbat alditan. 

 

Aroa Canabal-ek garaipenen pokerra lortu zuen lehenengo sailkatua izanda Kata, Kobudo, Goshin eta Kumite modalitateetan.

 

Unai Arburua-k eta Miren Olaetxea-k bi garaipen eta bigarren postu bat lortu zituzten. Mirenek irabazi zituen senior kategoriako Kata eta Goshineko modalitateak eta bigarrena izan zen Kumiten. Kadete kategorian, Unai hoberena izan zen Katan eta Kumiten eta txapeldunordea Kobudon.

 

Azkenik, Ibai San José-k lau domin lortu zituen haurren kategorian. Aurkari guztiak irabazi zituen Kobudon eta Goshinen, eta hirugarren tokian bukatu zuen Katan eta Kumiten.

 

Emaitza guztiak ikusi daitezke atxikita dagoen dokumentuan.


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados