KARATE Hace 8 años

8 domin nafarrentzat Escaldeseko Irekian

8 domin nafarrentzat Escaldeseko Irekian

Ekainaren 16tik 18ra lehiakatu zen Escaldeseko XVII. Irekia Internazionala. Estatu osoko eta internazionaleko karatekak bildu ziren. Hain zuzen ere, 500 inguru, Andalucía, Madril, Katalunia, Aragoi, Murtzia eta Balentziatik etorritakoak baita Italiakoak edo Frantziakoak ere.

Gure ordezkariak Empi Kirol Zentrokideak eta Noaingo Karate Elkartekideak izan ziren eta 8 domin ekarri zituzten Andorratik.

Kata modalitatean hiru finalera iritsi ziren eta hiru zilarrezko domin eskuratu zituzten. Lehenengoa, Raúl Marínena (Noain). Azken "borrokan" ezin izan zuen Bartzelonako Montornés Karate Elkartekide Usama Karachen aurka. Beste bi domiak lortu izan ziren emakumezko kategorian Itziar Lasaren (NFK) eta Saray Rossoren (Empi) lanari esker. Soilik Gankakuko Karate Elkarteko Ainhoa Suarezek eta Murtziako Federazioko Elisa Cánovas irabazi ahal izan zituzten karateka nafarrak.

 

Lehiaketa teknikoa ondoren, borrokaldiko diziplina lehiatu zen eta nafarrak bost alditan igo ziren podiumera. Iosune Urrak (NFK) zilarrezko domina lortu zuen 48 kilo gaino gehiagoko gazte kategorian. Urrezkoa Kenkyo Elkartekide Marta Tenek kendu zion. Selekzioak eskuratu zituen beste lau dominak brontzezkoak izan ziren. Saray Rossok (Empi) lortu zuen 54 kilo baino gutxiagoko kadete kategorian, Laura Urrak (NFK) juniorreko 55 baino gutxiagokoan eta gizonezkoetan, Lamine Diabate (FNK) hirugarrena izan zen kadeteko 63 kilo baino gehiagoko lehiaketan eta Ander Ros (Empi) seniorreko kategorian.

 

Emaitza osoak ikusi daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados