KARATE Hace 8 años

"Proiektu Mundiala" Villafrancan

"Proiektu Mundiala" Villafrancan

Espainiako Karate eta Diziplina Elkartuen Federazioak antolatuko du klinik bat irailaren 9an eta 10ean Villafrancako Udal Kiroldegian bere Proiektu Mundialean barne eta Nafarroako Federazioaren laguntza izango du. Ekimen honen helburua da Espainiako Selekzioko kirolariak sasoian mantentzea lehiaketa ofizialei begira. 

 

Entrenamendu ireki honetan, Espainiako Selekzioko kadete, junior eta 21 Urte Azpiko Kategorietako karatekek ez ezik, ehun kirolarik inguru ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere,  30 nafarrek inguru eta beste batzuek Euskaditik, Aragoitik eta Kataluniatik etorritakoek hoberenekin entrenatu nahi izan dute. 

 

Arbitratutako borrokaldiak

 

Ekimena hasiko da larunbatean Maila Handiko Ikastaro Tekniko batekin eta kadete, junior eta 21 urte azpiko kategorietako hautatzaile Cesar Martínez Blanesek emango du.

 

Igandean, Espainiako Selekzioko kirolarien eta ikastaroko partaideen selekzio baten arteko lehiaketa antolatuko da.

 


Informazio gehiago ikusi daiteke atxikita dauden dokumentuetan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados