KARATE Hace 8 años

2017ko Munduko Proiektuaren garapena eta sailkapena

2017ko Munduko Proiektuaren garapena eta sailkapena

Irailaren 8tik 10era Villafrancan ospatu zen Espainiako Karate Fderazioaren Munduko Proiektuan barne dagoen hitzordu hau. 

 

Juan Manuel Fernándezek Villafrancako Udaleko kirol zinegotziak eta Hugo Preciadok zinegotziak Espainiako Selekzioko kirolariak eta beraien hautatzailea César Martínez hartu zituzten udaletxean. Herriko kirol arduradunak eskerrak eman zizkion Nafarroako Karate Federazioko zuzendari teknikoari Ramon Arraizari ekimen hau Villafrancan antolatzeagatik. 

 

Guztira, maila handiko 16 kirolarik parte hartu zuten eta haien artean, Tenererifeko Santa Cruzen urriaren 25etik 29ra lehiatuko den Munduko Txapelketan Espainia ordezkatu zuten 6 kirolarik zeuden.

 

 

Lehiaketa ospatu baino lehen, maila handiko kumite ikastaroa egin zen César Martínez Blanesen Espainiako Selekzioko Hautatzailearen eskutik. Talde Nazionaleko kadete, junior eta 21 urte azpiko kategorietako kideek parte hartu zuten etorkizuneko kirol ekimenei begira prestakuntza jasotzeko asmoz. Ikastaroa bukatu ondoren, Alfredo Irisarrik Nafarroako Karate Federazioko presidenteak hitza hartu zuen kirolariei agurtzeko.

 

Azken jardunaldian lehiaketa ospatu zen eta kategoria ezberdinetako podiumak honako moduan geratu ziren:

 

Emakumezko kadete kategoria:

1.a- Judith Camacho (ESP)

2.a- Lorena Fernández (Adaka)

3.a- Irati Zulueta (Gasteiz Fitness)

3.a- Amaia García (Adaka)

 

Gizonezko kadete kategoria (A Liga):

1.a- Yago Valero Mondejar (ESP)

2.a- Jordi Valdivia (Kataluniako F.)

3.a- Mikel Ogueta (Euskadiko F.)

3.a- Iker Lafon Zamora (Uharte)

 

Gizonezko kadete kategoria (B Liga):

1.a- Joan Just (ESP)

2.a- Erik Vizcarro Ruiz (ESP)

3.a- Julen Tamayo (Euskadiko F.)

3.a- Urko Primicia (Adaka)

 

Emakumezko juniorrekoa:

1.a- Laura Moreno (Errioxako F.)

2.a- Laura Ávila Hoz (ESP)

3.a- Helena García Fuertes (ESP)

3.a- Alba Pinilla (Euskadiko F.)

 

Gizonezko juniorrekoa:

1.a- Aaron Raya Castel (ESP)

2.a- Alejandro Villar Francés (ESP) 

3.a- Jorge Lafuente Valtueña (ESP)

3.a- Ander Gómez (Euskadiko F.)

 

Emakumezko 21 Urte Azpikoa:

1.a- Nadia Gómez Morales (ESP)

2.a- Berta Montaner (Errioxako F.)

3.a- Laura Urra Beraza (ESP)

3.a- Laura Pastora Fondevilla (ESP)

 

Gizonezko 21 Urte Azpikoa:

1.a- Babacar Seck (ESP)

2.a- Alfredo Domínguez Horas (ESP)

3.a- Dairon Torrado (Euskadiko F.)

 

 


📸 Más imágenes