graduarengatik lehiaketa "ofzialetan" parte hartu ezin dutenei zuzenduta.
Empiren pokerra
6 kategoria lehiatu ziren eta Empi Kirol Klubak podiumeko erdiko tokira igo zen 4tan. Donibane auzoko taldeak Emakumezko Kadete kategoriako Kata irabazi zuen Saray Rossoren egindako lanari esker, Adriana Ibañezek gauza bera egin zuen junior kategorian eta Promoziokoan, Pia Barraza eta Alex Eito ere hoberenak izan ziren.
Alejandro Villarek Adaka Gimnasioko kideak gizonezko junior kategoria eta Andres Leonhardek Bonafau I-ko karatekak juniorrekoa irabazten jardunaldiaren palmaresa biribildu zuten.
Sailkapen Orokorra
Arrosadian eta Berriozarren lortutako puntuek sailkapena osatu dute eta Empi eta Adaka berriro ohorezko postuetan kokatu dira Etxabakoitz eta Bonafau II. Gimnasiorekin.
Sariak hiru kategoriatan banatu ziren: lehenak lehiakide onenei saritu zien, bigarrenak jarduera kiroltasun portaera hoberenari eta azkenak lehiaketako klub edo talde onenari.
Banakako sarien txapeldunen izenen artean zeuden Empiko Saray Rosso eta Ander Gorostidi Etxabakoitz KKE-kidea kadete kategorian. Juniorren lehiaketan Adriana Ibañez (Empi) eta Alejandro Villar (Adaka) izan ziren puntu gehienak lortu zituzenak. Kiroltasun handieneko karatekaren saria Andrea Zabalzari Bonafau II.-eko kirolariari eman zitzaion eta azkenik, Adakak jaso zuen kirol talde onenarena.
21 Urte Azpikoak ere bai
Nafarroako 21 Urte Azpiko Txapelketako sariak ere eman ziren eta mutilarik ez zegoenez saridunak honako hauek izan ziren: 1.a Leyre Tere (Bonafau II), 2.a Maite Goñi (Uharte) eta Ainhara Gil (Etxabakoitz) 3.a izanda.
Argazki bilduma