Azaroaren 4an Donibane Kirol Elkartean lehiatutako txapelketa internazional honetan nafar kirolariak 24 aldiz igo ziren podiumera, eta horietariko bost alditan irabazleak izanda.
Urrezko kirolariak Saray Rosso, Laura Urra emakumezko kategorian eta Yelko Cobos, Lamine Siabate eta Luis Gainza gizonezkoan izan ziren.
Bereziki aipagarria izan zen Emakumezko Kata kadete kategorian non nafarrek poriumeko hiru tokiak lortu zituzten. Saray Rosso txapelduna, Irati Lizarraga txapeldunordea eta Iranzu Lizarraga e Itziar Lasa, hirugarrenak izan ziren.
Banakako modalitatean lortutako emaitzei esker, Nafarroa txapelketako txapeldunorde izan zen soikik Euskadiren atzean. Nafar karatekek urrezko domina bat gutxiago lortu zuten.
Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoak kontsulta daitezke.