Joan den asteburuan Santiago de Compostelan Espainiako Kadete, Junior eta 21 Urte Azpiko Txapelketa lehiatuak izan ziren eta 13 karatekak Nafarroa ordezkatu zuten. Haiekin batera, Ramón Arraiza eta Antonio Bernal teknikariek eta Alfredo Irisarri Presidenteak bidaiatu zuten.
Gure kirolariek bai Katan bai Kumiten parte hartu zuten eta azken diziplina honetan jokabide itzela protagonizatu zuten 3 domina lortuz: bat zillarrezkoa eta beste biak brontzezkoak.
Saray Rossok zillarrezko domina lortu zuen emakumezko kadete 47 kilo baino gutxiagoko kategorian txapeldunordea izanda. Soilik Nidia García Europako Txapeldunordea, nafarra baino hobeagoa izan zen. Saray hasi zen Salamancako Daniela Sánchez 5/0 irabazten lehenengo txandan, bigarren fasean Natalia Sánchez asturiarra eta Eva María González malagarra jokoz kanpo utzi zituen, eta dominak gertu zegoenean, Empi Kirol Taldekidea finalera iritsi zen María Luengo errioxarra duelu hunkigarri batean 1/0 irabazi ondoren. Valdepeñaseko Nidia Garcíaren aurkako finalean, nahiz eta erresistentzia handia jarri, Europako Txapeldunordeak bere kalitate imposatu zuen 4-0 irabaziz. Hala ere, nafarrak merezitako zilarrezko domina eskuratu zuen.
Brontzeko dominak
Lamine Diabatek Gizonezko Junior 76 kilo baino gutxiagoko kategorian eta Laura Urrak Emakumezko 21 Urte Azpiko 55 kilo baino gutxiagokoan hirugarrenak brontzezkoa lortu zuten.
Lamine lehendabiziko txanda parte hartzetik salbuetsita izan zen eta final-zortzirenetan Álvaro Fernández extremadurarra irabazi zuen. Hurrengoan, Kankuko borrokalariak Areg Petrosyan aurkako lehia handiko duelu protagonizatu zuen. Hala ere, almeriarrak irabazi zuen arbitroen erabakiengatik. Gero Petrosyan txapeldunorde izan zen. Zorionez, Laminek ez zuen kale egin bi borrokaldiko bigarren aukeran eta hirugarren posizioan amaitu zuen.
Laura Urrari zerbait antzekoa gertatu zitzaion. Lehendabiziko txandan, Berriozar taldekideak ez zuen parte hartu, final-laurdenetan Anne Pinheiro bizkaitarra 2-0 irabazi zuen, baina, Andrea Luceroren aurka izandako finalaurrekoan porrota jaso zuen. Katalana Espainiako Txapelduna izan zen. Nafarrak brontzezko domina eskuratu zuen bigarren aukeran Patricia Morales malagarra 3-0 irabazi ondoren.
Ali Mefti eta Itziar Lasa dominetatik gertu geratu zuren. Itziar bigarren aukeraino iritsi zen baina Laura Torrijos madrildarrak irabazi zuen judoka nafarra domina eskuratuz. Meftik bere partez, txapeldunaren kontra galdu egin eta gero, bigarren aukeran ezin izan zuen Aaron Rayaren katalanaren kontra.
Nafarroako beste ordezkariek ez zuten zorte handirik izan eta ia guztiak jokoz kanpo geratu ziren lehenengo txandetako kata eta kumite modalitateetan.
Espedizio nafarra
Saray Rosso, Laura Urra, Lamine Diabate, Itziar Lasa, Adriana Ibáñez, Enrique Bretos, Leyre Tere, Lorena Fernández, Janire Rodríguez, Yelco Cobos, Ali Mefti, Alejandro Villar eta Luis Gainza.
Ondorengo lotura sakatuz, Sarayren azken borrokaldia ikusi ahalko duzu.
https://www.facebook.com/karatecomillas/videos/1992604494314547/