BadajozekoVillanueva de la Serena herrian Liga Nazionaleko Fase Finala lehiatu zen eta Berriozar taldeko Laura Urra, Janire Rodríguez eta Iosune Urra podiumera igo ziren.
Iosune Urra, Ligako Txapeldun Nagusia
Jardunaldia oso ongi hasi zen Janire Rodriguez Berriozar taldekidearen brontzezko domina 21 urte azpiko emakumezko kumite diziplinako 50 kilo baino gutxiagoko kategorian. Ondoren, Laura Urrak zilarrezkoa lortu zuen diziplina honetako 55 kilo baino gutxiagokoan eta Iosune Urrak hirugarren domina sinatu zuen gazte kategoriako 50 kilo baino gutxiagoko emakumezko kumite txapelketan urrezkoa lortuz.
Gainera, lortutako puntuei esker, Iosune Karate Liga Nazionaleko Txapeldun Nagusia (Gran Winner) izan zen.
Zorterik gabe kata modalitatean
Kimu kategorako Raul Marinek ez zuen zorterik izan Jose Manuel Calderon kiroldegian non lehenengo txandan David Tedescoren Espainiako brontzezko domidunaren aurka lehiakatu behar izan zuen. Marbellakoa nagusitu zen eta nafarrak ez zuen bigarren aukerarik izan David Gomezen gaurko Espainiako Txapeldunaren kontra ere galdu ondoren. Hala ere, noaindarrak lan handia egin zuen bi dueluetan.
Berriozar eta Noain taldeek ez ezik Uharte, Empi, Adaka eta Bonafau I klubek ere ordezkariak izan zituzen txapelketa honetan.