Pasa zen igandean, hilak 18, Arrosadia Kiroldegian Absolutu kategoriako Banakako Nafarroako Kata eta Kumite Txapelketa izan genuen non 12 nafarroako taldeko 40 lehiakidek parte hartu zuten emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan.
Empiren eta Kankuren garaipen bikoitza
Lehia handiko txapelketa izan arren, bi klub nagusitu ziren Arrosadian: Alegia, Kanku Gimnasioa eta Empi Kirol Zentroa.
Talde burlatarrak bere bi garaipen lortu zituen borrokaldi diziplinan. Nekane Pérezek lehenengoa protagonizatu zuen Ainhara Gil etxabakoitztarra irabazi ondoren, eta Aritz Goñik bigarrena sinatu zuen 60 kilo baino gutxiagoko kategorian Asier Berrando (Empi KZ) gainditu eta gero.
Urdazubiko Monasterioaren Kaleko taldeak bere partez garaipen bana lortu zuen diziplina bakoitzean. Alde batetik, Saray Rossok Leyre Tere Bonafau II. Gimnasioko kidea irabazi zuen Katan, eta bestetik, Julen Morenok berdina egin zuen Ruben Araiz Txantreako Adakako karatekaren aurka 84 kilo baino gutxiagoko kategorian.
Enrique Bretosek (Bonafau I) gizonezkoen Katan; Ibai Primiciak (Adaka) 67 Kilo baino gutxiagoko Kumite lehiaketan; Rubén Millok (Berriozar) 75 Kilo baino gutxiagoko Kumite kategorian eta Ignacio Manriquek (Etxabakoitz) 84 kilo kilo baino gehiagokoan txapeldunen zerrenda bete zuten.
Klub parte-hartzaileak
Karate Berriozar, Shotokan Irurtzun, Empi Kirol Zentroa, Etxabakoitz KKE, Adaka Gimnasioa, Bonafau I Gimnasioa, Bonafau II Gimnasioa, Donibane KE, Shotokan Lodosa, Kanku Gimnasioa eta Club Natación Pamplona.
Argazki galeria:
http://www.fnkarate.com/foto/70/Campeonato-Navarro-Absoluto-180218
Eta bideoak ikusi dezakezu ondorengo estekaren bitartez:
http://www.fnkarate.com/videos/