Joan den igandean, hilak 25, Ortuellan lehiatutako junior kategoriako Lurralde Arteko Txapelketan Nafarroako Selekzioak 6 domina eskuratu zituen.
Gure 9 ordezkariek jokabide bikaina protagonizatu zuten Errioxa, Kantabria, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa lurraldetako selekzioen aurka.
Hain zuzen ere, gizonezkoen berrogeita hamasei kilo baino gutxiagoko Kumite kategorian Ali Meftik urrezko domina eta Lamine Diabatek zilarrezkoa lortu zuten. Finaleko bi protagonistak Nafarroako Selekziokideak izan ziren. Emakumezkoen pisu honetan ere Lorena Fernandezek zilarrezkoa eta Saray Rossok brontzezkoa eskuratu zuten, eta nafarren beste bi brontzezko dominak Naia Zarok eta Omar Houarik irabazi zituzten.
Zorionak nafar espedizio osoari!