KARATE Hace 8 años

Nafarroako Kata Txapelketa Arrosadian

Nafarroako Kata Txapelketa Arrosadian

Joan den igandean, hilak 4, Iruñeko Arrosadia Kiroldegian lehiatu zen Nafarroako Kirol Jokoetako XXXI. edizioan barne zegoen Haur eta Gazte kategorietako Nafarroako Kata Txapelketa. Guztira, 13 nafar taldeko 99 karatekak parte hartu zuten.

 

Aldi berean kimu kategoriako Kata kirol ikastaroa egin zen aurten kategoria hau lehiaketatik kanpo baitago. Enrique Bretos Bonafau I. Gimnasiokideak eta Nafarroako Kata Txapeldunak ordu bat eta erdiko saioa zuzendu zuen. 

 

Tatamien gainean garatu zen lehendabiziko lehiaketa haur kategoriarena izan zen eta Leyre Del Arbol Igoa (Empi KZ) eta Arkaitz Vales Diaz de Cerio (Bonafau II) nagusitu ziren.

 

Jubenilen kategorian Empi berriro igo zen podiumera Bidane Ayucar Arcauzek egindako lan bikainari esker. Karateka honek lehiaketa menperatu zuen hasieratik podiumeko erdiko tokira iritsi arte. Iker Marín Medinak (Noain) sinatutako lana bezain ona izan zen. Berak ere lehiakide guztiak gainditu zituen gizonezkoen lehiaketa irabazteko.

 

Emaitza osoak:

 

• Emakumezkoen haur kategoria:

 

1.a Leyre Del Arbol Igoa (Empi KZ)

2.a Stella Gómez Roncero (Bonafau II) 

3.a Rocío Benítez Elvira (Bonafau II)

4.a Nahia Eza Adan (Erribera) 

 

• Gizonezkoen haur kategoria: 

 

1.a Arkaitz Vales Diaz de Cerio (Bonafau II) 

2.a Asier García Luquin (Etxabakoitz KKE) 

3.a Unai Cumba Zabalza (Bonafau II)

4.a Raúl Marín Medina (Noain)

 

• Emakumezkoen gazte kategoria: 

 

1.a Bidane Ayucar Arcauz (Empi KZ)

2.a Angela Guerrero Navarro (Bonafau II)

3.a Oihane Torres Fernández (Adaka)

4.a Marina Escudero Arozarena (Adaka) 

 

• Gizonezkoen gazte kategoria: 

 

1.a Iker Marín Medina (Noain) 

2.a Oihan Díaz De Cerio Elizondo (Adaka)

3.a Pablo Álvarez Berrueta (Bonafau II)

4.a Aimar Martínez Caro (Adaka) 

 

Talde parte-hartzaileak: Uharte, Erribera, Lagunak, Donibane KE, Adaka Gimnasioa, Bonafau I. Gimnasioa, Bonafau II. Gimnasioa, Etxabakoitz KKE, Noain, Shotokan Leitza, Empi KZ, Shotokan Irurtzun eta Berriozar KT.  

📸 Más imágenes