Joan den igandean, hilak 11, Nafarroako XXXI. Kirol Jokoetan barne zegoen haur eta gazte kategorietako Nafarroako Kumite Txapelketa lehiatu zen. Aurreko astean Kata Txapelketa ospatu zenez, edizio hau amaitu da.
Berriro kimu kategoriako karatekek ez zuten lehiaketarik izan, Kunite Kirol Hastapen Ikastaroa baizik. Luiz Gainza Fazilak saioa zuzendu zuen.
Guztira Nafarroako 10 taldeko 74 kirolarik parte hartu zuten. Alegia, Uharte, Bonafau II. Gimnasio, Donibane K.E., Erribera Karate Klub, Noain Karate Klub, Berriozar Karate Klub, Adaka Gimnasio, Lodosa Shotokan Klub, Leitza Shotokan Klub, eta Etxabakoitz K.K.E. taldeetako karatekak.
Kumiteko emaitzak eta emaitza orokorrak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.