19 urte azpiko kategoriako Nafarroako Txapelketaren deialdia kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan. Leitzako Udal Kiroldegian datorren maiatzak 5 izango da eta 16:30ean hasiko da. Modalitateak banakako Kata eta Kumite izango dira.
Parte hartuko duten kategoriak honako hauek izango dira: Kadeteak (14 eta 15 urtekoak), Juniorrak (16 eta 17 urtekoak) eta Seniorrak (16 urte baino gorakoak Katan eta 18 urte baino gorakoak Kumiten). Guztiak emakumezko eta gizonezko kategorietan.