KARATE Hace 7 años

Etxabakoitz Kultur eta Kirol Elkarteak bere tradizio handiko Karate Txapelketa antolatu zuen

Etxabakoitz Kultur eta Kirol Elkarteak bere tradizio handiko Karate Txapelketa antolatu zuen

Joan zen larunbatean, hilak 21, Etxabakoitz Kultur eta Kirol Elkartearen Karate IX. Txapelketa izan zen. 150 karateka baino gehiagok parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Bonafau, El Puy Estella, Karate Etxauri, Bonafau II, Karate Irurzun, Donibane KE eta Etxabakoitz KKE klubetako kideak bildu ziren.

 

Edizio honetako txapeldunak honako hauek izan ziren:

 

Kimu kategoriako Banakako Kata: Leyre Perez de Albeniz (Bonafau II)

 

Kimu kategoriako Banakako Kata: Javier Aranaz (Bonafau I)

 

Haur-Gazte kategoriako Taldekako Kata: Mariola Redondo, Edurne Zabalza eta Ángela Guerrero (Bonafau II)

 

Absolutu kategoriako Taldekako Kata: Jaione Percaz, Olarizu Ripodas eta Ainhara Gil (Etxabakoitz KKE)