Joan zen larunbatean, hilak 5, 19 urtez azpiko Nafarroako Txapelketa lehiatua izan zen Leitzan non 9 klubeko 81 kirolarik parte hartu zuten.
Guztira 12 proba izan ziren: 4 kata modalitatean eta 8 kumiten. Azpimarratzekoak dira hiru klubek lortutako emaitzak elkarri banatu zizkiotelako 10 titulu.
Adaka Gimnasioa izan zen garaipen gehiena lortu zuena 4 titulu irabaziz. Bere atzetik, Etxabakoitz eta Uharte taldeek hiru lortu zuten. Berriozar Karate Taldeak eta Bonafau I Gimasioak urrezko domina bana eskuratu zuten.
Klub parte-hartzaileak: Lagunak, Adaka Gimnasioa, Etxabakoitz, Uharte, Bonafau I Gimnasioa, Shotokan Leitza, Bonafau II Gimnasioa, Kanku Gimnasioa eta Berriozar Karate Taldea.
Emaitza osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.