Maiatzak 6 Nafarroako Kenpo Txapelketa lehiatua izan zen Beran, non 150 lehiakidek, 20 arbitrok eta 18 languntzailek parte hartu zuten.
Absolutu kategoriako txapelketa izan zenez, modalitate guztiak lehiatuak izan ziren jardunaldi batean. Gauzak horrela, kiroldegi beratarrean ezarritako lau tatamietan, Kata, Kata Armarekin, Defentsa Pertsonala eta Borrokaldi diziplinetako lehiak ikusi ahal genituen.
Lehiaketa goizeko 9etan hasi zen eta 14:00ak aldera amaitu zen.
Emaitzak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan eta argazkiak, ondorengo estekaren bitartez:
http://www.fnkarate.com/foto/72/Campeonato-Navarro-de-Kenpo