KARATE Hace 7 años

Nafarroako Promozio Txapelketa datorren larunbatean Irurtzunen

Nafarroako Promozio Txapelketa datorren larunbatean Irurtzunen

Datorren larunbatean, hilak 26, Nafarroako Promozio Txapelketa izango da Irurtzunen. Nafarroako Kirol Jokoetan barne dago eta kimu, haur eta gazte adinetako kirolariei zuzenduta dago. 133 karatekak parte hartuko dute, 3 kategoria hauetako 79 lehiakideekin batera, benjamin kategoriako 54k ere lehiakatuko dutelako. Azken kategoria hau ez dago Nafarroako Kirol Jokoetan barne.

 

Aktibitate honetan parte hartuko duten hamar klubak honako hauek izango dira: Karate Mutilva, Donibane K.E., Shotokan Leitza, Shotokan Irurtzun, Karate Berriozar, Kanku Gimnasioa, Karate Noain, Karate Lagunak, Karate Amigos De Alsasua eta Karate Navarro Villoslada.  

 

Kirolari parte-hartzaileak:

 

• Emakumezko Benjaminak: 22 

 

• Gizonezko Benjaminak: 32 

 

• Emakumezko Kimuak: 23

 

• Gizonezko Kimuak: 23 

 

• Emakumezko Haurrak: 4

 

• Gizonezko Haurrak: 16

 

• Emakumezko Gazteak: 6

 

• Gizonezko Gazteak: 7