Joan zen larunbatean, hilak 26, Nafarroako Kirol Jokoetarako balio zuen Nafarroako Haur Promozio Txapelketa lehiatua izan zen Irurtzungo Kiroldegian.
Guztira 133 karatekak parte hartu zuten tatami irurtzundarraren gainean. Hiru kategorietako 79 karatekekin batera, 54 benjamin kategoriako kirolarik parte hartu zuten ere bai. Azken hauek Nafarroako Kirol Jokoetatik kanpo daude.
Guztiek bi kata egin zituzten Nafarroako Karate Federazioko epaileen aurean eta lortutako noten arabera ranking-a osatu zem. Modu honetan zehaztu ziren kategoria bakoitzeko zortzi kirolaririk onenak.
10 klubek parte hartu zuten eta harmailak senitartez beteta zeuden parte hartzaile asko estreinatu zirelako modalitate honetan.
Klub parte hartzaileak:
Karate Mutilva, Donibane K.E., Shotokan Leitza, Shotokan Irurtzun, Karate Berriozar , Kanku Gimnasioa, Karate Noain, Karate Lagunak, Karate Amigos De Alsasua, Karate Navarro Villoslada.
Kirolari parte hartzaileak:
• Emakumezko Benjaminak: 22
• Gizonezko Benjaminak: 32
• Emakumezko Kimuak: 23
• Gizonezko Kimuak: 23
• Emakumezko Haurrak: 4
• Gizonezko Haurrak: 16
• Emakumezko Gazteak: 6
• Gizonezko Gazteak: 7
Argazki batzuk ikusi daitezke ondorengo estekaren bitartez:
http://www.fnkarate.com/foto/73/Campeonato-Navarro-de-Promocion-260518