50 karatekek parte hartu zuten joan zen larunbatean, hilak 20, Villafrancako Udal Kiroldegian izandako Banakako Nafarroako Kata eta Kumite Txapelketan. 12 klubako parte-hartzaileek kadete eta junior kategorietan lehiakatu zuten.
Ekitaldia hasi zen kata modalitatearekin eta Adaka Gimnasioak lehiaketa menperatu zuen sei kategorietatik (4 ofizial eta 2 promozio-lehiaketa) hirutan irabaziz.
Talde txantrearra nagusitu zen kadete kategorian Irati Lizarragarekin eta Urko Primiciarekin, eta juniorren lehian Beñat Herrerarekin. Beñatek Yelko Cobos Etxabakoitz KKE-ko kide irabazi zuen finalean.
Enpi Kirol Zentroko kide Saray Rossok garaipena lortu zuen emakumezkoen junior kategorian non Adakako Lorena Fernandez (bigarren sailkatua) eta Amaya Garcia (hirugarren sailkatua) kideen aurrean amaitu zuen.
Karaten hasiberriak direnek promozio kategorian lehiatu zuten gehienez gerriko urdina eramanez. Kategoria honetan Natacion Pamplona klubak distiratu zuen garaipen bikoitza lortuz Claudia Vigorren eta Imanol Olloren egindako lanari esker.
Emozio handia Kumite lehiaketan
7 klub igo ziren podiumeko tokirik altuenera. Adaka Gimnasioak eta Enpi Kirol Zentroak hiruna garaipen sinatu zituzten.
Gabaldon anaien taldeko Omar Houarik (Gizonezko juniorren 50 kilo baino gutxiagoko kategorian); Saray Rossok (Enakumezko juniorren 48 kilo baino gutxiagokoan) eta Pia Barrazak (Promozioko emakumezko juniorren 56 kilo baino gehiagoko kategorian) urrezko domina lortu zuten. Domina berdina lortu zuten Txantreako klubako Urko Primiciak (Gizonezko kadeteen 52 kilo baino gutxiagoko kategorian); Tasio Garciak (Gizonezko kadeteen 57 kilo baino gutxiagoko kategorian) eta Beñat Herrerak (Gizonezko juniorren 76 kilo baino gehiagoko kategorian).
Bigarren posizioan hiru taldek garaipen bina lortu zuten:
- Uharte Kirol Taldea: June Nazabal (Emakumezko kadeteen 47 kilo baino gutxiagokoan) eta Itziar Lasa (54 kilo baino gutxiagokoan).
- Berriozar Gimnasioa: Iosune Urra (Emakumezko kadeteen 54 kilo baino gehiagoko kategorian) eta Salem Sacci (Gizonezko kadeteen 70 kilo baino gutxiagokoan).
- Etxabakoitz KKE: Ander Gorostidi (Gizonezko kadeteen 63 kilo baino gutxiagoko kategorian) eta Martin Garcia (Promozioko kadeteen 57 kilo baino gutxiagoko kategorian).
Garaipen bana lortu zuten taldeek:
- Kanku Gimnasioa: Valentina Bustamante (Emakumezko juniorren 59 kilo baino gutxiagoko kategorian).
- Natacion Pamplona Kluba: Claudia Vigor (Promozioko emakumezko kadeteen 54 kilo baino gehiagoko kategorian.
Katateka hoberenek saria izan zuten
Puntu guztiak zenbatu eta gero, 2 kategorietako hoberenak honako hauek izan ziren:
- Urko Primicia (Adaka) eta Itziar Lasa (Uharte) kadete kategorian.
- Saray Rosso (Enpi KZ) eta Beñat Herrera (Adaka) junior kategorian.
- Lorena Fernandez (Adaka), Kiroltasun Saria.
Talderik onena Txantreako Adaka izan zen Uharte KT-ren aurrean.
Emaitza osoak kontsulta daiteke atxikita dauden dokumentuetan eta argazkiak eta bideoak ondorengo esteken bitartez:
http://www.fnkarate.com/foto/74/JDN-Cadete-Junior-201018