Kadete, junior eta 21 urtez azpiko kategorietako Espainiako Txapelketa lehiatuko da Ponferradako Lydia Valentin Kiroldegian azaroaren 24an eta 25ean eta Nafarroako Federazioak 16 karatekako taldea osatu du. 10 neska eta 6 mutil dira eta parte hartuko dute bai katan, bai kumiten.
Haiekin batera hiru teknikarik bidaiatuko dute: Enrique Bretos kata modalitatean tekniari-lanak egiteko, Antonio “Toto” Bernal gauza bera kumiten egiteko eta Mikel Marcila "coach" izateko.
Modu berean, Federazioko Zuzendari Tekniko Ramon Arraizak eta Presidente Alfredo Irisarrik lagunduko diete.
Prestakuntza-txapelketa
Datorren igandean kirolari hauek guztiek Donibane Kirol Elkartean izango den Iruña Hiriko Txapelketan parte hartuko dute. Bertan, Espainiako Txapelketan bezala, Euskadiko Selekzioko kideak izango dituzten aurrean.
Hautatuen zerrenda osoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan