Pasa den asteburuan Ponferradako Lydia Valentín Pabiloian Kadete, Junior eta 21 urtez azpiko kategorietako Espainiako Txapelketa ospatu zen non Nafarroako 16 karatekek kata eta kumite modalitateetan parte hartu zuten. Zilarrezko bi domina eta brontzezko beste bi lortu zituzten konbate modalitatean.
Zilarrezko dominak Valentina Bustamantek junior kategorian eta Laurra Urrak 21 urtez azpiko kategorian lortu zituzten.
Brontzea mutilentzat
Lorpena Urko Primiciak kadete kategorian eta Alejandro Villarrek 21 urtez azpiko kategorian bete zituzten brontzezko domina bana irabaziz.
Gure kirolariekin Enrique Bretos kata kategoriako buru, eta Antonio "Toto" Bernal kumite kategoriako buru bezala joan ziren.
Hauekin Ramón Arraiza NKF-ko Zuzendari Teknikoa eta Alfredo Irisarri Presidentea joan ziren.
Ondorengo estekan ikusi daiteke Laura Urraren finala.