KARATE Hace 7 años

Amaitu dira haur eta gazte kategorietako Nafarroako Kirol Jokoak

Amaitu dira haur eta gazte kategorietako Nafarroako Kirol Jokoak

Joan den igandean Uharteko Ugarrandia kiroldegian izan zen Haur eta Gazte kategorietako Nafarroako Kirol Jokoen XXXII. edizioaren barne zegoen Nafarroako Txapelketa. Bertan 14 talde nafarreko 80 kirolari inguruk parte hartu zuten. 

Aldi berean, kata diziplinan gauzatu zen moduan, 11 karatekek (5 neska eta 6 mutil) parte hartu zuten Nafarroako Karate Federazioko Zuzendari Tekniko Ramon Arraizak zuzendutako kimu kategoriako Kumite Kirol Hastapen Ikastaroan.

Lehiaketaren ikuspuntutik, kirolari uhartearrak protagonistak izan ziren etxean, 18 kategorietako 5etan nagusitu zirelako. Bonafau II Gimnasioa bigarren izan zen lau garaipen lortu eta gero, eta Etxabakoitz KKE-k bete zuen ohorezko podiuma hiru urrezko domina lortu ondoren.

Donibane, Adaka, Erribera eta Empi karategiek garaipen bana sinatu zuten.

 

Nafarroako Kirol Jokoak

 

Aurreko astean Bonafau II, Empi eta Bonafau I taldeak Kata modalitateko nagusiak izan eta gero, joandako asteburuan Kumite diziplinak Nafarroako Kirol Jokoak itxi zituen haur eta gazte kategorietan.

Azken kapituluan, Bonafau II taldeko Leyre Pérez De Albéniz eta Arkaitz Vales nagusitu ziren haur kategorian eta Errotxapeako klubak ere puntuen araberako sailkapena irabazi zuen 84 puntu lortuz.

Gazte kategorian, Bidane Ayúcar (Empi) neskarik onena izan zen eta Ander Jiménez (Bonafau I) nagusia izan zen mutilen lehiaketan. Hauetaz gain, Erribera Klubako Mario Hernández karateka kiroltasunaren saria irabazi zuen. 

 

Sailkapenak kontsulta daitezke erantsitako dokumentuetan.

📄 Documentos relacionados