KARATE Hace 6 años

Alfredo Irisarri, beteranoen kategoriako Espainiako Txapeldun

Alfredo Irisarri, beteranoen kategoriako Espainiako Txapeldun

Espainiako Karate Tradizional Txapelketa lehiatua izan zen Beteranoen Espainiako Txapelketarekin batera Albaceteko La Roda herrian joandako asteburuan. Bertan parte hartu zuen Nafarroako Karate Presidentea den Alfredo Irisarrik.

Orain duela gutxi, Espainiako Federazioak 8. Dan-a eman zion karateka nafarrari eta esker on hau estreinatu zuen Beteranoen Espainiako Txapelketa irabaziz.

Alfredok parte hartu zuen 60 urte baino gehiago zituztenen kategorian 5 karateka gehiagorekin. Final-laurdenetan Tenerifeko Francisco “Suso” Espinosari gailendu zion lehia handiko norgehiagokan. Izan ere, berdindu zuten eta epaileek garaipena eman zioten nafarrari (5/0).

Finalerdietan, Irisarrik German Morte izan zuen bere aurrean. Madrildarrak ez zuen borrokarik izan lehenengo txandan. Freskuagoa izan arren, gure karatekak ez zion ustekabe emateko aukerarik eman 2-0 irabaziz.

Finalean, Jose Luis Cuberia bizkaitarraren aurka borrokatu zuen. Elkar ezagutzen zuten gazte garaian elkarren kontra aritu zirelako tatamiren gainean. Gauzak horrela, borrokaldi erabat teknikoa izan zen eta berdindu zuten. Epaileek titulua eman zioten nafarrari berriro.

Podiumeko tokirik altuenean Irisarri oroitu zen orain duela gutxi hil zen Javier Ulibarrenaz. "Bere garaian 1. Daneko Gerriko Beltza lortu zuen lehenengo karateka nafarra izan zen, modu berean lehiakide eta epaile nazional itzela izan zen, eta lan handia egin zuen gure kirolaren alde".

Ulibarrenaz oroitzeaz gain, Alfredok eskerrak eman zizkien Nafarroako Federazioko Zuzendari Tekniko Ramon Arraizari eta hautatzaile nafar Antonio “Toto” Bernali "lehiaketa hasi baino lehen eta txapelketaren zehar emandako babesarengatik".