KARATE Hace 6 años

Aurre-Selekzioko emaitzak eta deialdiak

Aurre-Selekzioko emaitzak eta deialdiak

Orain duela gutxi lehiatutako hainbat Nafarroako txapelketako emaitzak ikusi ditzakezu erantsitako dokumentuetan.

 

  • Nafarroako Kirol Jokoetako bi jardunaldiak gizonezkoen eta emakumezkoen kadete eta junior kategorietan eta puntuen araberako sailkapen orokorra.

 

  • 21 Urtez Azpiko Nafarroako Txapelketa

 

  • Senior kategoriako Nafarroako Txapelketa

 

  • Beteranoen Nafarroako Txapelketa

 

Gainera, lehenengo eta bigarren sailkatu guztiak deituta daude datorren larunbatean Donibane Kirol Elkartean 16:00etan entrenatzeko eta aurre-selekzio prozesuan parte hartzeko.

 

Parte-hartzaileek bere modalitateetako ekipamendua eraman beharko dute.

 

Antonio Bernal Jiménez eta Enrique Bretos Tabar entrenamenduaz eta aurre-selekzioaz arduratuko dira. Teknikari hauek haien ustez beharrezkoak izan daitezken katak eta borrokak egitea eskatu ahalko dituzte selekzioa osatzeari begira. Hautatuek azaroaren 22tik 24ra Talavera de la Reinan izango diren kadete, junior eta 21 urtez azpiko kategorietako Espainiako Txapelketetan lehiatuko dute.

📄 Documentos relacionados