Karate Liga Nazionalaren Final Nagusia lehiatua izan zen joandako asteburuan Valdepeñaseko (Ciudad Real) Virgen de la Cabeza Kiroldegian. Espainiako Karate Federazioak antolatutako ekitaldi honetan zazpi karateka nafar aritu ziren.
Urtarriletik lehiatu da txapelketa hau, sei jardunaldi izan ditu eta kimu, haur, kadete, junior, 21 urtez azpiko eta senior kategorietako kirolari onenek parte hartu dute bai nesken bai mutilen lehiaketetan.
Aipatutako final nagusian hoberen sailkatuek borrokatu zuten. Zehazki, kata modalitatean kategoria bakoitzak 12 lehiakide izan zituen, eta kumite diziplinan, 8k adinaren eta pisuaren araberako kategorietan. .
Azken jardunaldi honetan nafarrek emanaldi bikaina sinatu zuten lau domina irabazten: urrezko domina bat eta hiru brontzezko domina.
Borroka modalitatean Adaka Gimnasioko kide Ibai Primicia Velascok urrezko domina irabazi zuen senior kategoriako 67 kilo baino gutxiagokoen lehian. 23 urteko borrokalari nafarrak Xavier Santos Veiga galiziarrari gailendu zion finalean.
Primicia Velasco familiak beste sari bat eraman zuen etxera Urko ere (anaia txikia) podiumera igo zelako gizonezko juniorren 55 kilo baino gutxiagokoen kategoriako hirugarren sailkatua izanda.
Modu berean, Berriozar Gimnasiko borrokalari Laura Urra Beraza hirugarren izan zen 21 urtez azpikoen 55 kilo baino gutxiagokoen kategorian.
Kata diziplinan, Bidane Ayucar Arcauzek (Empi KZ) brontzezko domina ere ekarri zuen etxera emakumezkoen gazte mailan.
Domidunekin batera Raul Marin Medinak (Noain KK), Valentina Bustamante Santelizek (Kanku K) eta Naroa Ayerdi Arizek (Donibane KE) lehiakatu zuten.
Garaipenak ere absolutu mailako sailkapen nagusian
Liga osoan zehar irabazitako puntuei esker, nafarrek goiko postuetan amaitu zuten nesken Iberdrola Ligan eta mutilen Loterias Ligan.
Esate baterako, Laura Urra Irabazle Nagusia izan zen Kumite diziplinako 21 urtez azpiko kategorian 545 puntu lortu ondoren. Borrokalari nafarrak Carmen Mª Heras madrildarrak baino 10 puntu gehiago irabazi zituen, eta Valladolideko Ofelia Frutosek baino hirurogei gehiago.
Ibai Primicia bere partez, Txapeldunorde izan zen Loterias Ligako Kumite modalitatean, soilik Unai Orbea bizkaitarraren atzean.
Valentina Bustamante ere podiumera igo zen Iberdrola Ligako Kumite lehiako hirugarren posizioan. Nafarrak, Marta Pascual madrildarraren (2. sailkatua) eta Leire Maestro kantabriarraren (3.a) atzean amaitu zuen.
Beste nafarren postuak:
• Urko Primicia: 4. sailkatua Juniorren Kumite lehian
• Bidane Ayucar: 6. sailkatua Gazte mailako Kata diziplinan
• Naroa Ayerdi: 10. sailkatua Haur kategoriako Kumite ligan.
• Raul Marin: 11. sailkatua Haur kategoriako Kata ligan.