Absolutu mailako Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen Leganesen urtarrilaren 18an eta 19an. Modu honetan, Europa Kiroldegiak Estatuko karateka onenak bildu zituen kata, kumite eta parakarate kategorietan lehia zezaten.
Nafarroak albiste zoragarria protagonizatu zuen Laura Urra Beraza txapeldunorde izan zelako 55 kilo baino gutxiagokoen kumite lehian. Gazte kirolari nafarrak lan bikaina sinatu zuen baina finalean, ezin izan zuen Valentziako Sonia Pereira irabazi.
Laura Urraz gain (Berriozar Karate Taldea), Enrique Bretos Tabar (Bonafau) eta Ibai Primicia Velasco (Adaka) katan aritu ziren eta David Conde Rodriguez (Etxabakoitz KKE) eta Julen Sexmilo Ayarra (Uharte) kumiten. Modu berean, Nafarroako Karate Federazioko presidente Alfredo Irisarri Izu, hautatzaile Antonio Bernal Jimenez eta kirol teknikari Ramon Arraiza Martinez egon ziren.