Bejamin, Kimu, Haur eta Gazte kategorietako Karate Liga Nazionaleko 1. Fasea Nafarroa Arena Pabilioian otsailaren 22an eta 23an izango da.
Larunbatean, hilak 22, mutilak arituko dira 13:00etatik bai Kumiten, bai Katan. Igandean, neskeen txanda izango da. Egitarau ofiziala laster argitaratuko dugu.
Espainiako Karate eta Elkartutako Dizplinen Errege Federazioak bitan banandutako sei liga antolatzen ditu urtean zehar kategoria ezberdinentzat. Lehenengo fasea lehenengo seihilekoan antolatzen da, bigarrena, bigarrenean. Modalitate bakoitzean puntu gehienak lortzen dituztenak, fase finalerako sailkatuko dira. Azken lehiaketa hori lehiatu eta gero, txapeldunak izendatzeaz gain, Grand Winners izeneko titulua ematen zaie puntu gehienak lortu dituztenei.