Igandean, martxoaren 1ean, Nafarroako XXXIII. Kirol Jokoei dagokien Nafarroako Haur eta Gazte Kata Txapelketa lehiatu zen Mendillorriko kiroldegian.
Nafarroako talde hauetatik etorritako 108 kirolarik (57 mutil eta 51 neska) hartu zuten parte: Kanku, Huarte, Echavacoiz, La Ribera, Bonafau II, Noain, Empi, Adaka, Lagunak, Berriozar, Leitza, Natación, Bonafau I eta Buztintxuri.
Erantsitako dokumentuan txapelketaren sailkapena ikus daiteke.