Joandako igandean, hilak 4, Guadalajarako Kirol Jauregian lehiatua izan zen emakumeen Karate Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldia. Hasiera batean, proba hau Valdepeñasen lehiatua izan behar zen.
Bertan, Valentina Bustamante Santeliz gazte karatekak zilarrezko domina irabazi zuen 61 kilo baino gutxiagokoen kumitere lehian. Soilik finalean galdu zuen Europako Txapelduna den Cristina Ferreren aurka (4-0).
Podium osoa ikus dezakezu ondorengo estekaren bidez:
https://rfek.karatescoring.com/tournaments/2020/LNK2020_CadSenJ1F/index.php?modulo=podiums