Azaroaren 21ean eta 22an, Guadalajaran, Hurren Karate Iberdrola Ligaren eta Gizonezkoen Ligako 2. fasea egin zen non hamahiru kirolari nafar bertaratu ziren honako klub hauetatik: Empi Kirol Zentroa, Club Kárate Noain eta San Juan Kirol Elkartea.
Nafarroakoek brontzezko bi domina eta zilarrezko domina bat lortu zuten.
Larunbatean Jaime González (CD Empi, kata benjamin), Raúl Marín (Kárate Noáin, kata gazteak) eta Oihan Ayerdi (AD San Juan, kumite haurrak -30 kg) lehiatu ziren. Azken hau bigarren postua irabazi zuen.
Igandean, Anastasia Chaphidze (kata kimuak), Aisha Fouzi (kata haurrak) eta Leire del Árbol (kata gazteak), CD Empi taldekoak; Zaida Burgos (kata benjamin), Naroa Burgos (kata Kimuak) eta Daniela Rodríguez (kata haurrak), Club Kárate Noáin taldekoak; eta Naroa Ayerdi (kumite haurrak -30 kg), Daniela Bustamante (kumite haurrak +42 kg), Leire Pérez de Albéniz (kumite haurrak +42 kg) eta Aizane Ibarrola (kumite gazteak -42 kg), AD San Juan taldekoak lehiatu zuten. Kasu honetan, kumitean, Naroa Ayerdik brontzezko domina zintzilikatzea lortu zuen; eta katan, Anastasia Chaphidzek bere kategoriako podiumeko hirugarren kaxara igotzea ere lortu zuen.
Hurrengo helburua, abenduaren 12an eta 13an Malagan egingo den 2020ko Karateko Liga Nazionaleko finala izango da.