Abenduaren 18tik 20ra, Guadalajarako Erabilera Anitzeko Jauregian izan da Espainiako Haurren Txapelketa.
Covid-19k eragindako pandemia horren ondorioak arintzeko segurtasun-neurri guztiekin egin zen hitzordua, eta 700 haur baino gehiago izan ziren.
Oihan Ayerdi karateka nafarrak gizonezkoen -30 kg kumitean brontzezko domina zintzilikatzea lortu zuen. Kategoria honetako podiuma osatu zuten: Noah Ayuso (MAD), lehen postuan; Izan Álvarez (AST), zilarra; eta bigarren brontzea Óscar Arribas (CAL)-ek egin zuen.