Joan den larunbatean, otsailaren 13an, Mendillorriko trinketean senior kategoriako txapelketa egin zen. Nafarroako klub hauetako kirolariek parte hartu zuten: Bonafau I, Adaka, Kárate Huarte, Bonafau II, SDC Echavacoiz, Kanku, CD Empi eta AD San Juan.
Covid-19ren aurkako segurtasun neurri zorrotzekin egin zen jardunaldia, eta zuzenean jarraitu ahal izan zen 10:00etatik aurrera streaming bidez, Deporte Navarroren eskutik.
Erantsitako dokumentuan azken sailkapena ikus daiteke.