Maiatzaren 28, 29 eta 30ean, Torrelavegako (Kantabria) Habana Vieja kiroldegian, Espainiako XLIV. Karate Kluben Txapelketa egin zen. Maila handiko hitzordua izan zen, aurten 1.200 parte-hartzaile izan dira.
Horien artean Nafarroako bi klubetako karatekak zeuden: Kárate Berriozar eta San Juan Donibane.
Zehazki, Karate Berriozarko haur taldeak (10 eta 11 urte), Aitor Amigot, Daniela Bustamante eta Beñat Iraizozek osatuak, lehen txanda pasatu zuen, baina bigarrenean erori zen.
Bestalde, San Juan Donibaneko gazte taldeak (12 eta 13 urte) bi txanda irabazte lortu zuen. Oihan Ayerdi, Naroa Ayerdi, Merouen Mefti, Leire Pérez eta Eder Bidegain izan ziren talde horretako kideak.
Azkenik, Karate Berriozarko nesken senior taldeak hiru txanda pasatu zituen Laura Urra, Maite Arraiza eta Janire Rodríguezekin. Lehenbizikoan, Gankaku talde kanariarraren aurka jokatu zuen, eta galdu egin zuen (2-1), txapelketako azken txapelduna izan baitzen. Bigarren txandan, J. Vidal klubari irabazi zion 2-1, horrela brontzezko domina irabaztea lortu zuen, baina azkenean nafar taldea 2-0 amore eman zuen.
Azken finean, nabarmentzekoa da kirolari nafar guzti-guztien jarduera handia, txikienetatik handienetara.