KARATE Hace 4 años

Ohian Ayerdik hirugarren postua lortu du asteburu honetan Malagan jokatu den Liga Nazionaleko 2. txandan

Ohian Ayerdik hirugarren postua lortu du asteburu honetan Malagan jokatu den Liga Nazionaleko 2. txandan

Azaroaren 6an eta 7an, Malagako Ciudad Jardín udal-pabiloian, Karateko Liga Nazionaleko eta Iberdrola Ligako bigarren txanda egin zen, kimu, haur eta gazte kategorietan. Bertan, Espainia osoko mila kirolarik hartu zuten parte.

Hitzordu horretan, Nafarroako zazpi kirolarik hartu zuten parte, eta etxera itzuli ziren brontzezko domina batekin, AD San Juan taldeko Oihan Ayerdik egindako lan onari esker gazteen kumitean (nabarmendu behar da Oihanen lehen urtea dela kategoria horretan).

Oihanez gain, Nafarroako gainerako parte-hartzaileak hauek izan ziren:

- Daniela Bustamante (haur kumite )

- Naroa Ayerdi (gazte kumite)

- Aizane Ibarrola (gazte kumite)

- Leire Pérez de Albéniz (gazte kumite)

- Arkaitz Vales (kata eta gazte kumite)

- Aitor Amigot  (haur kumite )

📸 Más imágenes