Joan den asteburuan, Nafarroako hamaika kirolari egon ziren goi-mailako nazio-hitzordu horretan. Hauek etxera itzuli dira bi domina kumite-n (urre bat eta zilar bat) eta bosgarren merezimendu-aipamen batekin gizonezkoen kata-modalitatean.
Iosune Urra Beraza karateka berriozartarraren eskutik etorri zen urrezko domina. Espainiako txapeldun bilakatu da Junior -59 kumite modalitatean.
Kumiten ere, baina gizonezkoen 21 urtez azpikoen kategorian -60 kg, Urko Primicia Velasco nafarrak zilarrezko domina irabazi zuen.
Gainera, aipatzekoa da gizonezkoen kata-taldearen emanaldia bostgarren postuan bukatu zuenak. Taldea osatu zuten: Ander Jiménez Mateo, Borja Santesteban Espuelas eta Iker Torrens Urra.
Kirolari hauek ere parte hartu zuten:
- Ingrid Escuer Prims
- Asier García Luquin
- Aitor Martínez González
- Ander Gorostidi Sánchez
- Itziar Lasa Echeverría
- Valentina Bustamante Santeliz
Informazio guztia:
https://rfek.karatescoring.com/tournaments/2021/RFEK2021_Junior/