Espainiako Karateko Errege Federazioak gizonezkoen Liga Nazionalaren eta Iberdrola Liga Nazionalaren 2. faserako deialdia egin du, junior eta 21 urtez azpikoen kategorietan, kata, kumite eta karate egokituaren modalitateetan.
Gizonezkoen kategoria irailaren 24an izanen da, larunbata, eta emakumezkoen kategoriako txanda irailaren 25ean, igandea. Bietako lehiakideak Malagako Carranque Kirol Hirian arituko dira.
Informazio guztia: http://rfek.es/index.php/actualidad/circulares/701-lnk-iberdrola-malaga-2022
Argazkia: RFEK.