KARATE Hace 3 años

Urrak eta Primiciak urrezko domina lortu zuten Malagako Ligako jardunaldian

Urrak eta Primiciak urrezko domina lortu zuten Malagako Ligako jardunaldian

Joandako asteburuan Malagan izandako ligako jardunaldian nafarrek lehen postu bana lortu zuten.

Larunbatean, Adaka Urko Primiciaren karateka podiumeko lehen kutxara igo zen, 21 urtez azpiko gizonezkoen Kumite kategoriaren 61 kilo baino gutxiagokoen lehian, San Francisco Teo klubeko Simón Cancelori 4-2 irabazi ondoren.

Eta igandean, Iosune Urrak (Berriozar Karate Taldea) irabazi zuen 21 urtez azpiko emakuezkoen Kumiten (61 kilo baino gutxiagokoen lehian). Cristina Riveroren (Karate Abdo) aurkako finalean jokatu zuen eta markatzailea 7-6an utzi zuen.

Estreinaldi ezinhobea Nafarroako Karate eta Diziplina Elkartuen Federazioko kide hauena.

Ondorengo esteken bidez, kategoria bakoitzeko emaitza osoak ikusi ahalko dituzu:

  • Gizonezkoen kategoria

https://livesportscoring.com/2022/RFEK/LNK2022_J4M/

  • Emakumezkoen kategoria

https://livesportscoring.com/2022/RFEK/LNK2022_J4F/

📸 Más imágenes