Asteburu honetan, hilak 5 eta 6, Liga Nazionaleko eta Iberdrola Ligako 2. Fasea lehiatuko da Avilan. Bertan, benjamin, kimu, haur eta gazte kategorietako karatekak kata, kumite eta para-karate modalitateetan arituko dira.
Larunbateko eta igandeko saioak goizeko 8:30ean hasiko dira eta Avilako San Antonio Udal Kiroldegian izango dira.
Erantsitako dokumentuetan gizonezkoen eta emakumezkoen kategorien buletinak ikus ditzakezu. Informazio osoa Espainiako Federazioaren webgunean argitaratuko da:
https://livesportscoring.com/2022/RFEK/LNK2022_J6M/
https://livesportscoring.com/2022/RFEK/LNK2022_J6F/